REAL SOCIEDAD – CD TERRASSA (IGANDEA, 11:00)

Dena jokoan

Belar hockeyko taldeak ligako azken partida jokatuko du igandean 11:00etan, Club Deportivo Terrassaren aurka. Txuri-urdinek etxean jokatuko dute, Bera Beran, giro oso berezia egotea espero delarik. Partida bakarra, final bat bezala.

Realak hiru puntuak behar ditu play-offetara sailkatzeko. Bestalde, CD Terrassa sailkapeneko bosgarren postuan dago eta haien egoera ez da aldatuko emaitzarekin. Hala ere, ez da zeregin erraza izango txuri-urdinentzat, aurkari oso teknikoak eta indibidualistak direlako. Gure nexkek gogor lan egin dute aste osoan zehar eta prest daude partida jokatzeko. Sailkapena oso estu dago eta jeitsierako play-offetik ere ez daude libre. Partida erabakigarria.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!