Datorren asteazkenean, hilak 19, Amets Bat ekintzaren edizio berri bat hasiko da. Hamahirugarren urtez, Zubieta txuri-urdinez jantziko da bertatik pasako diren mila seiehun ume baino gehiagorekin. 40 ikastetxek denboraldi honetan Amets Bat ekintzan disfrutatuko dute, parte-hartze errekor berri bat lortuz. Programa sozial eta hezitzaile hau, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duena, Realak Anoetan jokatzen duen asteetan ospatzen da. Gipuzkoako ikastetxeetan sakon sartu den iniziatiba bat da inskripzio lekuak bete ondoren. Hernaniko Urumea Ikastolako eta Donostiako Santo Tomas Lizeoko 155 ikaslek Amets Bateko edizio berri hau estreinatuko dute. Orain dela hiru denboralditik ohikoa den bezala, txikiek Zubietan goiz polit bat pasako dute. Instalazio txuri-urdinak ezagutuko dituzte, gure historia hobeto ezagutuko dute, elikadura ohitura onei buruz hitz egingo zaie, kirola egingo dute eta une atsegina pasako dute lehen taldeko bi jokalari eta emakumeen taldeko jokalariekin. Ondoren, Donostiako Aquariumera joango dira, Real Sociedad Fundazioaren babeslea, eta bertan eguna borobilduko dute. Ekintza datorren larunbatean, urriak 22, itxiko da Anoetan jokatuko den Deportivo Alavesen aurkako partidarekin. Informazio guztia ‘Realzale Gazteak’ atalean dago gure web orrialdean edo ‘Ikasi Bizi’ atalean, Fundazioaren orrialdean.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!