INFANTILA ETA INFANTIL TXIKIA

Denak martxan

Vídeo

Realeko harrobiko mutilen talde guztiak martxan daude dagoeneko. Gaur arratsaldean hasi dira falta zirenak, hau da, infantilen bi taldeak. Ilusio handiarekin -batzuentzat aurreneko urtea da Realean- iritsi dira Zubietara lehenengo entrenamendua osatzeko. Lehenago  Joseba Ibarburu lehendakariordearen eta Mitxel Badiola Barne taldeen arduradunak ongietorria eman die jokalariei.

Mikel Ferradasek zuzenduko du infantilen lehenengo taldea eta Iosu Rivas izango da bigarrenaren entrenatzailea. Bi taldeek goiko kategoria batean jokatuko dute aurten ere. Txikiak Ohorezko Infantil Mailan (irailaren 30ean hasiko da txapelketa) arituko dira eta lehenengo taldeak, aldiz, Kadeteen Lehenengo Mailan (irailaren 16an hasiko da liga) jokatuko du. 

Infantil taldea ondorengo jokalariek osatzen dute: Aritz Sodupe, Adrian Zango, Marc Laboreira, Xabier Yaniz, Alex Fernandorena, Aimar Olarra, Eneko Behobide, Eneko Gaztañaga, Domenic Torres, Manex Ibarrondo, Hugo Madina, Jon Yeabsera Landa, Martin Arruti, Jon Ezeizabarrena, Arkaitz Mariezkurrena, Iker Otadui, Iker Gabilondo, Jokin Zeziaga eta Dani Rodriguez. Bertan zegoen ere Theo Foldado, aurredenboraldia taldearekin egingo duen jokalaria.  

Aurredenboraldia ekin duen Infatil Txikiko jokalariak ondorengoak dira: Markel Aldekoa, Alain Velarde, Unai Ramos, Oihan Olasagasti, Aritz Amenabar, Martín Insausti, Anartz Segurola, Imanol Ruiz de Illa, Oihan Froilan, Miguel Alvarez, Joan Oleaga, Lander Astiazaran, Galder Guembe, Jon Martín, Jakes Sarabia, Aimar Errandonea, Xabat Larrañaga. Bertab egon dira ere Adrian Blanco, Asier Berzal, Pablo Arenzana, Alain Ayastui eta Aitor Olasagasti, aurredenboraldia taldearekin egingo dutenak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!