Sanseren denboraldia zazpi hilabete baino gehiagoko etenaldiaren ondoren hasiko da. Gure filialak Leioa jasoko du igande honetan Zubietako Jose Luis Orbegozo zelaian. Ilusioz beterik eta azken asteetan egindako lan guztia zelaian erakusteko gogoz. Txuri urdinek formatu berriarekin ekingo diote denboraldiari, baina helburu berarekin: futbolarien prestakuntzarekin jarraitzea eta kirol hazkuntzan laguntzea. Bizkaitarrak, bestalde, aldaketekin datoz Iker Bilbao entrenatzaile berria izendatu eta gero, eta aurkari oso lehiakorra da beti. Bidea ez da erraza izango, baina espero dugu gure filialak prest dagoela frogatzea. Neurketa Real Sociedad TVren bidez jarraitu ahal izango da zuzenean. Aupa Sanse!
GERNIKA – REAL C (IGANDEA, 17:00)
GERNIKA – REAL C (IGANDEA, 17:00)
Gure hirugarren taldea ere igande honetan estreinatuko da Gernikari bisita eginez. Bizkaitarrak multzoko talde onenetarikoa dira eta ondorioz, txuri-urdinek sentsazio onekin hasi nahi dute txapelketa. Borrokaz, anbizioz, eta haziera kolektibo eta pertsonalez beteriko urtea aurretik.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin