Realak denboraldi historikoa agurtuko du gaur arratsaldean Atletico de Madriden aurka. Txuri-urdinek bosgarren aldiz jarraian lortu dute Europara sailkatzea. Izugarria. Erraz esaten da. Duela astebete Valenciaren aurka ziurtatu ondoren, datorren ikasturtean UEFA Europa League txapelketa jokatzeko seigarren postua lortu zuten txuri-urdinek igandean. Azken partida hau, neurketa handia, denboraldi berezi bat biribiltzeko saria izango da.