‘Jesús Mari Zamora y la Real Sociedad, cantera y sentimiento’

“Denon liburu bat da”

Vídeo

70 eta 80. hamarkadetako jokalari ugari Bildu ziren atzo Don Bosco Ikastetxean Aingeru Espinosak idatzitako ‘Jesús Mari Zamora y la Real Sociedad, cantera y sentimiento’ liburua aurkezteko. Obrak dituen 500 orrialde baino gehiagotan klub txuri urdinak biziriko etapa diztiratsu horren hainbat une jasotzen ditu.

Garai horretatik egiten den ibilbidea Jesus Mari Zamoraren bizitzaren inguruan egiten da, Don Bosco taldean izan zuen hasieratik jokalari txuri-urdin bezala bizi zituen azken egunetaraino. Idazleak zein jokalari ohiak Realak duen esanahi eta balio guztia islatu nahi izan dute liburuan. 

Arconada, López Ufarte, Satrustegi, Gorriz, Olaizola, Martinez, Gorriti, Iriarte, Iñaki Alkiza, Irulegui, Idigoras, Alaba, Biurrun, Loinaz, Iturrino, Dadie, Idigoras, Javier Exposito, Uralde, Igor Jauregi, Aranburu eta beste hainbat jokalarik ez zuten hutsik egin izan nahi. Angel Oyarzun presidenteordea, Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioko zuzendaria eta Markel Bergara eta Imanol Agirretxe, lehen taldeko jokalariak ere bertan izan ziren.

Liburua salgai dago ohiko salmenta puntuetan 24,95 eurotako prezioan.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!