#Denonkamiseta lehiaketan parte hartzeko azken aste bukaera!

Vídeo
Denboraldi honetako kamiseta txuri-urdin berria duzu? Jantzi ezazu eta zure argazki edo bideoa publikatu sare sozialetan #Denonkamiseta hashtag-arekin, munduko edozein lekutik. Twitter, Facebook edo Instagram -en publikatzen diren edo [email protected] helbidera bidaltzen diren argazki guztien artean zozketa bat egingo da eta irabazleak Anoetako Estadioan jokatuko den lehen partidaz disfrutatzeko aukera izango du, beste pertsona batekin, gune pribilegiatu batetatik. Parte hartzeko epea zabalik dago eta datorren astelehenean, abuztuak 8, amaituko da. Abuztuaren 9an irabazlearen izena ezagutzera emango da. Zure taldearen kamiseta berria jantzi ezazu!Harrera bikainaEkipazio berria harrena bikaina izaten ari da. Adidas 16-17 bilduma salgai jarri zenetik, zale asko Anoetako Estadioan eta Elkano 4 kalean kokatzen diren dendetatik pasa dira. Online salmentak ere mugimendu handia izan du. Denek kamiseta berria nahi dute. Bere prezioa 70 euroetakoa da, %10eko deskontuarekin gure abonatuentzat. Gogoratu denden ordutegia astelehenetik larunbatera dela, 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara. Zatoz eta bilduma berria lortu ezazu!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!