Gaurko astea berezia da, batez ere zale txuri-urdinentzat. 1929ko otsailaren 10ean Realak bere historian Ligako lehen neurketa ofiziala jokatu zuen. Klubak duen zerrenda luzearen lehen partida izan zen. Hortik aurrera taldeak arrakasta asko bizi izan ditu historian zehar.
Ligaren lehen jaurdunaldian derbia jokatu zen Athletic Clubaren aurka. Ez zegoen beste modurik txapelketari hasiera emateko. Askotan bezala, lehen neurketak irrika handia piztu zuen zaleen artean. Liga bakarrik hamar taldeek osatzen zuten eta gipuzkoarrek etxean jokatu behar zuten lehen partida. Atotxak futbola ikusteko gogoak zituen. Txuri-urdinei ikusteko, animatzeko, oihukatzeko desirak handiak ziren. Hasiera ezinhobea eduki nahi zuten.
Izaguirre, Ilundain, Galdos, Amadeo, Martin Marculeta, Trino, Kiriki, Mariscal, Cholin, Paco Bienzobas eta Yurrita izan zen lehen hamaikakoa. Lehen minutuetan Reala nagusi izan zen. Arerioaren atea behin eta berriz bilatu zuen eta aukerak izan zituzten lehen gola sartzeko. Zaleek taldea animatzen zuten jokoa txalotuz. Derbia eta ikusitako jokoa nahastura hoberena zen txapelketari hasiera emateko.
Aldiz, pixkanaka neurketak erritmoa galdu zuen. Intentsitata ez, ezinbestekoa honelako partidetan gipuzkoar eta bizkaitarrentzat. Bai lehen eta baita gaur egun, neurketa hauek diferentzia adierazten dute bi taldeen artean. Partida hauetan zaleek gozatzen dute. Harmailak txuri-urdinei animatzen zieten berdinketa ikusiz. Bazirudien markagailua ez zela mugituko atsedenaldia baino lehen. Aldiz, 43. minutuan zoramena iritsi zen. Paco Bienzobasek txuri-urdinen lehen gola sartu zuen Cholinen pasea aprobetxatuz. Atotxak gol asko bizi izan ditu, baina hura lehena zen eta ospakizuna handia izan zen. Estadioak klubaren garai garrantzitsuena bizi zuen. Ordez, golaren ondorengo minutuan Athletic Clubek partida berdindu zuen Bergarecheren golarekin.
Hala ere, txuri-urdin zaleek animatzen jarraitu zuten eta Realak bigarrena bilatu zuen. Bigarren zatian neurketak ez zuen talde nagusirik izan. Oreka bi taldeen artean mantendu zen. Jokoak distira galdu zuen. Aldiz, intentsitatea areagotu zen eta defentsak sendo ibili ziren golak saihesteko. Berdinketa amaiera arte mantendu zen. Historia amaigabe baten hasiera izan zen eta hoberena etorkizunean iritsiko zen.
Realak lehen denboraldia laugarren postuan amaitu zuen 8 garaipen, 4 berdinketa eta 6 porrotekin. Lehen postua bost puntutara gelditu zen eta taldeak 46 gol sartu zituen. Gainera, Paco Bienzobas txapelketaren golegile nagusia izan zen.
Neurketa hartatik aurrera bitxikeri asko gertatu dira. Poztasunezko uneak, beste batzuk tristurazkoak... Denetatik bizi izan dugu eta istorio asko partekatu ditugu. Lau titulu: bi Liga, Errege Kopa bat eta Espainiako Superkopa bat. Milaka gol, emozio, hainbeste neurketa porrota jasan gabe... ezinezkoa da ez hunkitzea 1929ko otsailearen 10a gogoratzean. Egun hartan historia handi bat hasi zen eta ez dugu nahi bukaerarik izatea. Gure historiaz harro sentitzen gara,gure lorpenetatik harro. Baina gehiago nahi dugu. Batera amets egin nahi dugu. Garaipen gehiago nahi ditugu. Gaur egun garena izaten jarraitu nahi dugu. Handiak. Reala izaten jarraitu nahi dugu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin