BERRI TXARRAK TALDEKO GORKA URBIZUK REALE ARENAN JOKO DU IGANDEAN

Derbian 'ikusi arte'

‘Reala Zuzenean’, handira jotzen. Duela hilabete izandako harrera onaren ondoren, datorren igandean zuzeneko musika itzuliko da Reale Arenara. Eta publikoarekin jokatuko den lehen derbiaren pareko emanaldi batekin itzuliko da. Gorka Urbizu musikariak, Berri Txarrak talde mitikoko kideak, bere abestiekin gozaraziko gaitu, partidaren atarian zein atsedenaldian.

Derbia berez girotzeko bermea bada, euskal rockaren izar horren emanaldiak hamar aldiz biderkatuko ditu harmailetako dezibelioak. Derbia hasi baino minutu batzuk lehenago, Gorka Urbizuk dagoeneko musikaren historia bihurtu diren hainbat abesti joko ditu. Zalantzarik gabe, gure kultura eta futbola egun aproposenean uztartzeko modu bikaina: zaleak derbira itzultzea.

Familia txuri urdinarekin konektatzea

Reala Zuzenean Band taldearen emanaldiarekin, proiektuak ongietorri beroa izan zuen Reale Arenan prestatu zen agertokian, irailaren erdialdean. Jakinarazi zen bezala, proiektu horrek musika eta kultura emanaldiak eta mota guztietako esperientziak uztartuko ditu. Oraingoan, euskal rockaren handienetako baten txanda izango da.

Garaiz joan

Bazkideei aldez aurretik zelaira joatea gomendatzen diegu, akordeez gozatzeko tartea izan dezaten. Derbiaren atariak beste sorpresa batzuk ere ekarriko dizkigu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!