Sansek Gal bisitatuko du igande honetan Real Unionen aurka jokatzeko. Txuri-urdink porrota jasan zuten joan den asteburuan Zubietan Cornellaren aurka eta garaipenaren bidea berreskuratu nahi dute. Irundarrak ez dira une onean iristen, sei jardunaldi daramatzate garaipenik lortu gabe eta jaitsiera postuetatik aldentzea dute helburu. Derbiaren bila. Aupa Sanse!
REAL C – NAXARA CD (IGANDEA, 18:00)
REAL C – NAXARA CD (IGANDEA, 18:00)
Gure hirugarren taldeak Naxara hartuko du hiru puntuak lortzeko eta jaitsiera gunetik urrun egoteko helburuarekin. Errioxarrak, azken-aurrekoak izan arren, denboraldiko unerik onenean helduko dira hitzordura bi garaipen jarraian lortu ostean, nahiz eta etxetik kanpo oraindik ez duten irabazi.
PARTIDAK ZUZENEAN
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
10:30 Infantil Txikia – Beti Ona CD (RSTV)
12:30 Infantil – Santo Tomas Lizeoa (RSTV)
15:30 Emakumezkoen D taldea – Intxaurdi KE (RSTV)
18:00 Easo – Antiguoko KE ‘B’ (RSTV)
Igandea:
12:00 Emakumezkoen B taldea – Rayo Vallecano (RSTV)
18:00 Real C –Naxara CD (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin