SANSE – REAL UNION (IGANDEA, 12:00)

Derbiaren bila

Sansek Real Union jasoko du igande honetan Zubietan derbi gipuzkoar interesgarria jokatzeko. Joan den asteburuan Urritxen jasandako porrotak, azken minutuan eta penaltiz, ez du orain arte txuri-urdinek egiten ari diren kanpaina handia zikintzen. Helburua erakutsitako sentsazio onei eustea da, batez ere Zubietan, eta sailkapenaren goiko aldean jarraitzea. Irundarrek, bestalde, garaipen eta porrot kopuru bera lortu dute (azkena, asteazkenean) eta sailkapenaren erdian kokatuta daude. Hiru puntuak lortu nahi izanez gero aukerak aprobetxatu beharko dira gure futboleko talde historiko baten aurrean. Nuerketa zuzenean jarraitu ahal izango da Real Sociedad TVren bidez. Aupa Sanse!


* Partida ateak itxita jokatuko da, instalazioak jendearentzat mugatuta baitaude.

URGATZI – REAL C (LARUNBATA, 16:00)

Gure hirugarren taldeak Urgatziri egingo dio bisita larunbat honetan. Txuri-urdinek bi partida baino ez dituzte jokatu (eta biak porrotarekin) orain arte eta hiru asteren ostean berriro lehiatuko dute. Arabarrak, bestalde, garaipen bakarra lortu dute hasiera honetan eta igo berri den taldea da. Une ona denboraldiko lehen garaipena bilatzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!