Derbiaren festa lehenago has dadila!

Igandean, Reale Arenan ospatuko den festa derbia hasi baino minutu batzuk lehenago hasiko da. Beraz, festaz gozatzeko, estadiora garaiz iristeko eskatzen dizugu (20:30ak aldera). Gorka Urbizu Berri Txarrak taldeko kidearen zuzeneko emanaldiarekin biziko da momenturik garrantzitsuenetako bat. Eta ikuskizunaren ondoren, denen artean txuri-urdinez tindatuko dugu harmaila.
Kartoi meheak altxatuko ditugu mosaiko ikusgarri bat sortzeko gure ereserkia entzuten den bitartean. 40.000 kartoi mehe banatuko ditugu guztira.
Realaren babesle ofiziala den BM Supermerkatuei esker derbiaren mosaikoa sariarekin dator. Lotu BM kontua Realeko zure bazkide profilarekin, eta azaroan zehar Realzale Programako puntuak lortzen badituzu edozein supermerkatutan, 150 euroko erosketa-orga baten zozketan sartuko zara.

Gogoratu Realzale Programari eta BM Supermerkatuei esker produktu fresko onenak kontsumitu ahal izango dituzula eta deskontuak lortuko dituzula zure bazkide kuotan.

Errealitate areagotua

Mosaikoaren atzealdean, Realaren errealitate areagotuaren logoa aurkituko duzu, Realzale aplikazioaren funtzionalitate berria. Mosaikoaren atzealdea eskaneatu eta... 

Errealitate areagotua gure aplikazio ofizialera iritsi da zure mugikorraren bidez esperientzia murgiltzaileak sortzeko. Informazio guztia, hemen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!