Errealitate Areagotuaren funtzionalitate berria Realzale App-ean

Kopa zurekin doa

Imajinatzen duzu Errege Kopa nahi duzun tokian erakustea? Gaurtik aurrera egin dezakezu, Realzale App-ean aktibatu den funtzionalitate berriari esker. ‘Errealitate Areagotua’ gure aplikazio ofizialera iritsi da zure mugikorraren bidez esperientzia murgiltzaileak sortzeko.

‘Reala AR'en estreinaldiko edukia Sevillan irabazi genuen Kopa besterik ezin zitekeen izan. Eta non aurkituko duzu? Bazkide-txartelean edo Reale Arenan, denda ofizialeko gune batean, hain zuzen ere.

Nola aterako dut argazkia Koparekin

1. Jaitsi Realzale App-a eta identifika zaitez. Egin baduzu, eguneratu.
2. Sartu "Gehiago" menuan (beheko menua) eta sartu Reala AR atalean.
3. "Reala AR" kamerarekin, teknologia hori oraingoz integratu den bi guneetako batera enfokatu:
- Zure bazkide-txartelaren atzealdea. Pazientzia izan, segundo batzuk beharko dituzu.
- Dendako pantaila bertikaletako batean (lurrean Reala AR adierazlea aurkituko duzu). Kasu honetan esperientzia osoagoa izango da kasu honetan.
4. Egin pantaila-argazki bat eta partekatu zure senide edo lagunekin. Gustatuko litzaiguke, halaber, gure sare sozialetan partekatzea.

Eduki gehiago, laster

Aktibazio teknologiko hau ImagineAR enpresarekin egindako akordio baten barruan sartzen da. Enpresa kanadar honek ibilbide luzea egin du esperientzia interaktiboak sortzen, batez ere kirolean, eta eduki errealen eta birtualen arteko sinbiosian, gailu digitalen bidez.

Errege Kopa lehen elementua da, baina ez da bakarra izango. Hurrengo egunetan, 'Reala AR' atala eguneratuko da, esperientzia berriekin, futbolarien presentziarekin… eta teknologia berritzaile honi esker Realera hurbilduko zaituzten beste berrikuntza batzuekin.

Realzale App-aren hazkundea

Realzale App-a erreferentziazko tresna da txuri urdinen familiarentzat. 2019an irten zenetik, etengabe hazi da, 46.000 deskarga baino gehiago izan baititu, eta 22.000 erabiltzaile aktibo izan ditu azken hilabete honetan.

Asko dira finkatze horren arrazoiak: gaurkotasuna eta jakinarazpen-sistema, Realzale Programa, txartel digitala, 360 bideoak, RS Smart Tag, bazkideentzako promozioak, RS Live eguneratzea, zuzeneko estatistikak eta, gaurtik aurrera, "Reala AR" atala.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!