REAL SOCIEDAD-ATHLETIC CLUB (IGANDEA, 18:00)

Derbirako informazio erabilgarria

Bihar Reale Arenan Real Sociedad eta Athletic Club (18:00) taldeen artean jokatuko den partidarako informazio erabilgarri guztia duzu hemen.

Keler Espazioa

Keler Espazioaren ateak 17:30ean irekiko dira publiko orokorrarentzat. Sukaldaritzako eta entretenimenduko hiru eremuak -Gastrogune, Haur Gunea eta LG Gaming- 21:00ak arte egongo dira martxan. Partida Gastroguneko pantaila erraldoian emango da.

Aurretik, motorrak berotzeko, 'Irabazi Arte'ko aktoreen photocall-a antolatu da. Bertan, gazteenek euren pertsonaia gustukoenekin hitz egiteko eta argazkiak ateratzeko aukera izango dute.

Ekitaldi honetarako, Keler Espazioko ateak 16:00etan irekiko dira eta protagonistekin une ederrez gozatuko dugu 16:30etatik 17:30etara. "Irabazi arte" ekitaldirako gonbidapenak agortu dira jada.

Lagapenak eta Infantil karneta

Gogoratu, partidara joaterik ez baduzu, zure bazkide-txartela senide edo lagun bati laga diezaiokezula Realzale aplikazioaren bidez (lagapen-pantailan beste partida bat agertuko da, baina bihar funtzionatuko du).

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 17:00ean irekiko dira. Gure futbolariek harmailetako beroa hurbilago senti dezaten, Aitor Zabaletako, Tribuna Familiarreko eta Ekialdeko Tribunako bazkideei 10. eta 11. ateetatik sartzeko eskatuko diegu, Ekialdeko Tribunako beheko eraztuna okupatuz. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da. Tribuna Nagusiko bazkideek 1. eta 20. ateak izango dituzte tribuna nagusiko beheko eraztunean sartzeko.

Goiko eraztuna itxita egongo da

Jokalariek ikusleen babesa ahalik eta gertuen sentitzea nahi dugu. Horregatik, beheko eraztunean ikusteko eskaera egin diegu goiko eraztuneko bazkideei. Goiko eraztunerako sarbidea ez da irekita egongo. Aldez aurretik eskertzen dugu zure prestutasuna. 

Bazkideentzako Arreta Bulegoa eta leihatila

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 16:00etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Gogoratu sarrerak geratzen direla. RS Fan txartela duten zaleek ere lehiatilatik pasa beharko dute beraien sarrera eskuratzeko.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala 16:00 eta 18:00ak bitartean irekiko da. Tabernak aldiz, 17:00etatik aurrera egongo dira martxan.

Bizikleten aparkalekua

Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua dagoen bizikleten aparkalekua, 17etatik aurrera egongo da erabilgarri partida amaitu eta ordu erdira arte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!