Reala Real Madrid CF-ren aurka ariko da, igande honetan, 18:00etatik aurrera Alfredo Di Stéfano estadioan jokatuko den partidan.
Aste batzuk daramatzate garaipenaren zaporea dastatu gabe, baina zer hobe liga F-ko talde handietako baten aurka garaipen-bidera itzultzea baino. Azken asteetan txuri-urdinek erakutsitako lana eta jokoa ez dira emaitzetan islatu. Sánchez Vera entrenatzaileak prentsaurrekoan adierazi duenez: "Igandean partida polita dugu, uste dut gertu egongo garela eta lehiakorrak izango garela... hiru partidatatik bitan gertu egon gara, uste dut borrokatu dezakegula."
BIGARREN TALDEA
Gorka Álvarezen jokalariak etxera itzuliko dira Gijónen lortutako garaipenaren ondoren. Lau garaipen jarraian daramatzate eta porrota ezagutu gabe daude 2024ko abenduan Rayo Vallecanoren aurka jokatutako partidaz geroztik. Helburua garaipen-bideari eustea da, eta horretarako, Real Oviedori irabazi beharko diote igande honetan, 15:30ean hasiko den partidan.
Aurrera Reala!