RSFanExperience

Dibertsioa eta rock-a Anoetan

Vídeo

Festak jarraipena izango du igande honetan Anoetan. Zale askok ikusiko dute elkar giro bikainaz gozatzeko. Familiak, lagunak, txikiak, helduak… aurreko urtean hasi zen festak ez du etenik izan eta aurtengo lehen jardunaldietan ikusi da. Guztiek esperientzia ahaztezina errepikatu nahi dute.

RSFanExperience ekintzaren hirugarren jardunaldia 17:30etan hasiko da eta txikientzat dibertsio handia izango du. Guztientzat, aldiz, rock asko izango dugu. 17:30etan Keleren kokatuta dagoen taberna irekiko da musikarekin. Bestalde, BM Supermerkatuen puzgarriak izango dira eta Real100 Museoa ezagutu ahal izango da sarrera dohainik izanda.

Bestalde, taldearen autobusa iritsi ondoren, 19:30etan, gure musika taldeak zaleak animatuko ditu. Ordu berdinean Koner9 taberna irekiko da. ‘Reala & Rock’ intentsitatezko ordua bizi izango dugu Valenciaren aurkako partidan taldeari animatzeok. RSFanExperience ekintzan ikusiko dugu elkar!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!