GURE ESPORTS ATALEKO PARTNER NAGUSIA ERE IZANGO DA

Realak bere defentsa digitala indartu du eta NordVPNrekin bat egin du

Realak akordioa lortu du NordVPNrekin 2025/2026 denboraldirako Zibersegurtasuneko Partner Ofiziala izan dadin. Aliantza horri esker, txuri urdin familiak NordVPNk emandako online segurtasun eta pribatutasun soluzio aurreratuez gozatu ahal izango du, baita Saily-z ere, NordVPNren atzean dagoen taldeak diseinatutako bidaien eSIM-a. Horri esker, atzerrian datu mugikorrak modu seguru eta ekonomikoan eskuratu ahal izango dira, SIM txartel fisikoaren beharrik gabe.

Gure eSports atalaren babeslea

Gainera, NordVPN gure eSports ataleko partner nagusia izango da. Izan ere, babes hori modu ezinhonbean hasiko da, Riaden ostegunetik aurrera egingo den eSportseko Munduko Txapelketan parte hartuko baitugu. Gogoan izan behar da gure gamer Emre Yilmazek irabazi berri dituela eChampions League, Europako EA FC 25eko txapelketa nagusia, eta EA FC Pro Cup, azken hori Donostiako Kursaalen.

Zibersegurtasuna guztion eskura

Lankidetzaren helburua da Realeko jarraitzaileak heztea sare ez-seguruen erabilerari lotutako online arriskuei eta mehatxuei buruz, bai eta Interneteko konexioa zifratzeak duen garrantziari buruz ere, pribatutasuna eta online segurtasuna hobetzeko.

NordVPNren app-a munduko azkarrenetako bat da, eta malwaretik 10 gailu babesteko eta kontu bakar batekin miatzeko aukera ematen du. Horrez gain, erabiltzaileen datuen filtrazioak detektatzen dituen web darkeko monitore bat du. Etxean babesteko zein bidaiatzeko tresna ezin hobea da.

Gure zaleei NordVPNren segurtasun-funtzio aurreratu guztietarako sarbidea errazteko, laster eskaintza bereziak iragarriko ditugu zibersegurtasuna guztion eskura jartzeko.

Gainera, Saily eSIM-aren akordioari lotuta, zaleek segurtasun-ezaugarri paregabeak izango dituzte, hala nola, kokapen birtuala aldatzea, arakatzaileak, iragarkiak eta webgune maltzurrak blokeatzea eta, horrela, datuen ia % 30 aurreztea. Eta, plan malguei esker, talde gogokoenaren partidaz gozatzen jarraitu ahal izango dute, dauden lekuan daudela.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!