Dibertsioa hasi da 'Aste Santua Realarekin' ekintzan

Gaur goizean 'Aste Santua Realarekin' hasi da, ostiralera arte Zubietan ospatuko den eta Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza arrakastatsua, hain zuen. Beste parte hartze errekor batekin, ehun ume baino gehiagok gozatu egingo dute 2000 eta 2007 artean jaiotako haurrentzat zuzenduta dagoen ekintza honi esker. Lau egunetan zehar, gaztetxoek primeran pasako dute Zubietako instalazioetan. Bertan, RS metodologiarekin ikasteko aukera izango dute eta taldeko lana, ardura edo errespetua bezalako baloreak nagusi izango dira. Gainera, bere idoloak gertutik ezagutzeko aukera izango dute, gaur goizean bezala. Umeek jokalariak animatu dituzte goizeko entrenamenduan zehar. Dibertsioa gaur hasi da eta ostiralera arte iraungo du Zubietan. RS Baztan Campus-a martxan Gaur ere RS Baztan Campus-aren lehen edizioari hasiera eman zaio Elizondon. Real Sociedad Fundazioak antolatuta, ekintza hau 2000. eta 2007. urteetan zehar jaiotako umeentzat bideratuta dago, biak barne. Gaurtik ostiralera arte, gaztetxoek egun politak biziko dituzte ekintza ugarietan parte hartuz CD Baztanen instalazioetan. Bertan kirol desberdinak praktikatu eta joko desberdinak egingo dituzte. Ekintza guztietan errespetua, talde lana edo ardura bezalako baloreak nagusi izango dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!