Dibertsioak jarraitzen du atletismo eskolan

Ekintza beteriko asteburua izan dute Realeko atletismo eskolako gazteek. Ia ehun neska-mutilek larunbat eta igandean Gipuzkoan ospatu diren lehiaketa desberdinetan parte hartu dute. Disfrutatu eta bikain pasa dute giro ezin hobean. Larunbatean, Realak Anoetako Belodromoan ospatu ziren ekintzen antolamenduaz arduratu zen. Haraino eskolako 60 ikasle inguru joan ziren non 60 metrotan, pisu jaurtiketan, luzera jauzian eta 60 metro hesietan parte hartu zuten. Igandean, iraupen-lasterkarien txanda izan zen. Eskolako 28 atletek Irungo krosean parte hartu zuten Txingudi Ikastolan. Goiz atsegina izan zen eta errepikatzeko gogoekin gelditu ziren. Martxan ToledonBeste alde batetik, Toledoraino gure ibilketa kirolariak joan ziren larunbatean Espada Toledana lasterketan parte hartzeko. Fran Durán, aurten taldean debuta egin duenak, bederatzigarren postuan amaitu zuen, 21:02 denborarekin. Hamargarren lekuan Mario Sillero amaitu zuen, 21:23 denborarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!