IGANDEA, 12:00

Dinamika berreskuratzea

Vídeo

Sansek irteera konplexua izango du asteburu honetan. Harrobiko taldeak Fuenlabradaren aurka jokatuko du. Helburua aurreko astean Leioaren aurka etxean jasandako porrota ahaztea da. Talde madrildarra oso indartsu dabil bere etxean. Gipuzkoarrek sentsazio onak berreskuratu nahi dituzte zelai zail batean ondo lehiatuaz, aurreko neurketetan frogatu dutena.

Deialdia ondorengoa da: Sisniega, Garrancho, Ibarbia, Arrieta, Le Normand, Lapeña, Rodrigues, Zubeldia, Gorostidi, Guridi, Sangalli, Calvillo, Muguruza, Merquelanz, Jauregi, Olaizola. Kako Sanz eta Gorka Giralt dira baja medikoak. Andoni Ugarte santzioagatik da baja.

Fuenlabrada bostgarren postuan dago kokatua 37 punturekin, laugarren sailkatuarekin berdinduta. Madrildarrak porrota jasan zuten lehengo astean Real Madrid Castillaren aurka (2-1). Lehen porrota izan zen azarotik. Aurkaria talde oso indartsua da, batez ere bere etxean. Bakarrik bi neurketa galdu ditu, denboraldiko lehen hilabetetan izan zirenak. Honek Fernando Torres zelaian puntuak lortzea oso zaila dela frogatzen du.

3. Maila: Real Sociedad C - Beasain (Larunbata, 16:00)

Real Sociedad C-k Beasain hartuko du asteburu honetan Zubietan. Txuri-urdinek ez dute porrotik jasan abendutik eta azken lau neurketetatik hiru irabazi dituzte. Bolada onari jarraipena eman nahi dio taldeak. Beasainek 45 puntu ditu eta laugarren postuan dago sailkapenean. Aurkariak azken lau partidak irabazi ditu beraz, ez da neurketa erraza izango Realarentzat. Aldiz, txuri-urdinek sendo jarraitu nahi dute etxean sailkapenean gorantz joateko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!