Sansek Stadium Galen jokatuko du larunbat honetan Real Unionen aurka. Txuri-urdinak denboraldiko unerik onenean iritsiko dira, Zubietan bi garaipen jarraian lortu eta gero. Azkenoak meritu handia izan zuen, Amorebietaren aurka eta azken txanpan markagailuari buelta eman ostean. Gure filialak, gainera, lau garaipen eta bi berdinketa lortu ditu aurten, porrotik jasan gabe. Aurrean beste aurkari zuzen bat izango dute, irundarrak bigarren postuan kokatuta baitaude, txuri-urdinak baino puntu bat gehiagorekin, eta dinamika on batean iritsiko dira, azken partidetan lau garaipen jarraian lortu ostean eta pasa den astean galdu arren. Neurketa Foottersen bidez jarraitu ahal izango da zuzenean. Gipuzkoarren arteko derbiaren bila. Aupa Sanse!
AURRERA ONDARROA – REAL C (LARUNBATA, 16:30)
AURRERA ONDARROA – REAL C (LARUNBATA, 16:30)
Gure hirugarren taldeak Zaldupe bisitatuko du larunbat honetan Aurrera Ondarroaren aurka jokatzeko. Txuri-urdinak momento izugarrian daude, bost garaipen jarraian lortuta eta hirugarren postuan kokatuta, partida bat gutxiagorekin. Bizkaitarrak, bestalde, azken-aurrekoak dira eta ez dute oraindik euren zelaian garaipenik lortu, baina porrotak gol bakar batengatik iritsi dira; beraz, dirudiena baino talde zailagoa dira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin