REAL SOCIEDAD B 3-1 RAYO VALLECANO

Dinamika onean jarraitu

Realak 2-1 irabazi dio Rayo Vallecanori gaur eguerdian Zubietan jokatutako neurketan. 

Ezer aipagarririk gabeko lehen minutuak, jokoa zelai erdian eta aukera garbirik gabe. Lehena Realak izan du Azpirotzen eskutik 11. minutuan. Atzelaria ez da ondo iritsi Enarak eskuin hegaletik erdiratutako baloira. Txuri-urdinek aukera bila jarraitu dute eta 22. minutuan markagailua estreinatzea lortu dute. Alaznek luze jaurti, defentsaren azken marra gainditu, Isasek esker hegaletik baloiarekin aurrera egin, erdiratu eta Helenek ez du zalantzarik egin ate aurrean. Minutuak igaro ahala, Realak partida menderatzen jarraitu du, eta ia distantzia handitzea lortu dute markagailuan. Helene bakarrik geratu da berriro atezainaren aurrean, baina oraingoan ez da jaurtiketa ona izan eta baloiak Ana Maria jo du.

Bigarren zatia hasi bezain laster iritsi da Realaren bigarrena. Naroak luze, eskuin hegalera zabaldu, Garazik area ertzean Etxebesteri pasa, honek Guridiri utzi eta oñatiarrak area ertzetik jaurti du baloia sarera bidaliz. Bigarren zatiko hamargarren minutuan aldiz, kanpoko taldeak txuri urdinen akats bat baliatu du markagailuko tartea txikitzeko. Atzera pase ahula, Irisek lapurtu, Alazneren aurrean bakarrik gelditu eta ez du hutsik egin. Golak bizia eman dio ordurarte minik egiten ez zuen Rayo Vallecanori eta ia markagailua berdintzear egon dira 60. minutuan. Iris, area txiki barrura sartu da eskuin hegaletik, erdiratu eta gutxigatik ez da iritsi Yarima baloia bultzatzera. Kanpoko taldearen minutu on batzuen ondoren, Realak berriro handitu du tartea, oraingoan Ixiren eskutik. Guridik falta atera, Solok buruz errematatu eta donostiarrak alderaketa baliatu du baloia sarera bidaltzeko. 

Gorka Alvarezen jokalariek garaipen bikaina lortu dute dinamika onarekin jarraitzeko. Datorren igandean, 12:00etatik aurrera, Zaragozaren aurka jokatuko dute.


Ficha técnica:

Real Sociedad: A. Estensoro, H. Uranga, Azpirotz, Solo, Enara L. (Etxebeste, min. 46), Naroa, Isas, Garazi (Olaetxea, min. 68), Guridi, Intza y Helene (Ixi, min. 68).

Rayo Vallecano: Ana María de Murga, Laura, Ariadna, Iris, Mirian, Maria, Yarima, Mónica, Tamara, Carmen y Ana.

Golak: 1-0: Helene, min. 23; 2-0: Guridi, min. 47; 2-1: Iris, min. 55; 3-1: Ixi, min. 72.

Epailea: Nerea Rebollo.



Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!