Pasa den asteartetik, ‘Aste Santua Realarekin’ parte hartzen ari diren gaztetxoak primeran pasatzen ari dira Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza honi esker. Beste parte hartze errekor batekin, 2000 eta 2007 artean jaiotako ehun ume baino gehiagok dibertsioa eta kirolaz betetako lau egunez disfrutatuko dute bihar arte. Atzoko jardunaldian, txikienek bikain pasa zuten kirol guztiekin (futbola, saskibaloia, atletismoa, pilota, eskubaloia, herri kirolak...) Zubietan eta Landaberri Ikastolan, instalazio txuri-urdinen ondoan kokatzen dena. Gainera, lagun asko egin dituzte eta RS metodologia ikasten ari dira. Taldeko lana, ardura, errespetua... bezalako baloreak ere nagusi dira ekintza honetan. Bihar ostirala ‘Aste Santua Realarekin’ ekintzaren azken jardunaldia ospatuko da. Modu bikainean amaitzeko, bihar gaztetxoek argazki bat aterako dute lehen taldearekin entrenamendua hasi aurretik. Dudarik gabe egun ahaztezinak izango dira denentzat.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin