Realak beste lagunarte bat du. Atzo arratsaldean, Amara auzoan eginiko ekitaldi polit batean, 'Divinum Erreala’ lagunartea jaio zen. Lagunartearen egoitza den Divinum Gastrotekara Realeko ordezkaritza ederra joan zen. Luis Arconada, Bixio Gorriz, Agustín Gajate, Miguel Fuentes, Mitxel Loinaz, Juanan Mentxaka, Ibon Amutxastegi, Eli Enciso eta Evelyn Santos jokalari oihak bertan izan ziren une atseginak zaleekin partekatzen. Denek gozatu egin zuten arratsalde polit horretan non opari elkar banaketa egon zen eta, batez ere, giro txuri-urdin paregabea realzale talde berri honi harrera polita emateko. Ongi etorri ‘Divinum Erreala’.