OMENALDIA IGANDEKO PARTIDAN

Aitorrek hau eta askoz gehiago merezi du

Vídeo

Igandean berriz ere hamabirekin jokatuko dugu. Abenduaren 8an maitasun handiz gogoratu zen Aitor Zabaleta. Hil zutela 25 urte bete ziren eta familia txuri urdin osoak omenaldia egin nahi izan zion. Sare sozialak mezuz bete ziren, jokalariak Vila-realen bere omenezko kamiseta batekin atera ziren, Imanolek garaipena eskaini zion... baina Reale Arenako harmailak Aitorri dion maitasuna sentitzea falta zen.

Hau igande honetan gertatuko da. Aitor Zabaleta nonbait presente badago, hori gure zelaian baita. Tribunak bere izena beti bezala 90 minututan zehar goratuko duen arren, bere omenez egingo diren ekitaldiak partidu aurretik eta ostean izango dira. Omenaldi xumea baina hunkigarria izango da eta, bertan, Aitorren familiak ere parte hartuko du.

15:15etan, Aitorren monolitoaren ondoan

Omenaldia 15:15etan hasiko da bere omenezko monolitoaren ondoan, hain zuzen ere bere izena daraman tribunaren alboan (14. atea). Bultzada lagunarteak antolatua den eskaintza honetan, hainbat pertsona ospetsuk hartuko dute parte, zaleekin eta hurbileko senideekin batera.

Denboraz iritsi zelaira eta ez joan partidaren amaierarekin batera

Reale Arenan ere gogoratuko dugu, bai partida hasi aurretik eta baita amaieran ere. Horregatik, guztiok parte hartu ahal izateko omenaldian, denboraz joatea gomendatzen dizugu eta baita, partidua amaitzean, zelaian geratzea minutu gutxi batzuz, gure sinbolo handienetako batek merezi duen bezala agurtzeko eguna.


Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!