BIDALI ZURE ABESTIA ETA PARTE HARTU LEHIAKETAN

'Maketa Lehiaketa' jaio da

Bi urte baino ez dira Reala Zuzenean jaio zenetik, eta kultura kirolarekin uztartzeko asmoz  jaio zen. Musika emanaldiak, antzerkia, umorea... futbola ez diren ekitaldi ugari egin dira, eta ekitaldi horiekin gure publikoak bere zaletasun kutunetako batzuk uztartu ahal izan ditu futbolarekin eta gure lurraldeko kulturaren balio gazteen alde egin ahal izan dugu.

Reala Zuzenean ekimenaren babespean, ‘Maketa Lehiaketa’ jaio da gaur. Musika maketen lehiaketa bat da, eta, harrobiko klub on garen heinean, bertako talentua bultzatzeko erabiliko dugu. Garbera Merkataritza Gunearekin antolakidetzan, urtarrilaren amaieran  ‘Reala Zuzenean Maketa Lehiaketa’ hasiko da, zuzeneko emanaldiekin, eta maiatzean lehiaketa amaituko da final handiarekin.

Dagoeneko zuen abestia bidali ahal diguzue

Zuzenean arituko diren musika talde edo bakarlariak nortzuk diren erabakitzeko (gutxieneko adina, 18 urte), lehiaketan parte hartzeko erabili nahi duzuen abestia bidali beharko diguzu aldez aurretik. Abenduaren 4tik urtarrilaren 15era bitartean gehienez bi abesti bidali beharko dizkiguzu.

Epe hori amaitzen denean, Realeko barne-epaimahai batek azken fasean parte hartuko duten hamabi talde edo bakarlariak aukeratuko ditu. Hamabi emanaldi izango dira, Reale Arena eta Garbera Merkataritza Gunearen artean txandakatuko direnak. Erabakia urtarrilaren 22an jakinaraziko da, eta 25ean, berriz, zuzeneko hamabi emanaldien egutegia argitaratuko da.

Behin azken fasean parte hartuko duten hamabi taldeak aukeratuta, euren hamabi abestiak gure webgune ofizialean, Garberaren webgune ofizialean eta Keler Espazioaren webgunean ere argitaratuko ditugu. Gune horietan entzun ahal izango dituzu, eta, ondoren, zure abesti gogokoena zein den erabakiko duzu. Apirilaren 22an bozketa itxiko da eta lau banda erdifinalistak jakinaraziko ditugu.

"Lauko Finala" bi agertokietan izango da. Lehenengo finalerdia maiatzaren 5ean jokatuko da Keler Espazioan eta bigarrena Garberan, hilaren 11n. Finalaurreko bakoitzeko irabazle bat aukeratuko da, eta ez dira aurreko txandako botoak zenbatuko.

EP bat grabatzea eta partida batean emanaldia

Finala Garberan ospatuko da maiatzaren 18an. Hortik aterako da talde irabazle bat, sari gisa proiektu honetan parte hartzen duen "AME Estudioak" estudioan egingo den bi abestiren grabazioa eta Reale Arenan jokatuko den LaLigako azken partidaren atsedenaldian egingo den emanaldia jasoko dituena.

Bestalde, azken faserako aukeratutako hamabi taldeen artean bi sari zozketatuko dira: Realaren lehen janzkerako kamiseta bat eta Reale Arenako partida baterako bi VIP sarrera.

Egin klik HEMEN lehiaketaren baldintzak eta oinarri arautzaileak berrikusteko

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!