Realak lagunarte bat gehiago du jada. Atzo arratsaldean, ekitaldi polit batean, ‘Baztandarrak Realarekin’ jaio zen modu ofizialean Elizondon. Lagunarte berriaren egoitza den Antxitonea Trinketean izan zen ekitaldi honen eszenatokia, eta talde txuri-urdinaren ordezkaritza handi bat bertaratu zen. Joseba Ibarburu presidenteordea, Alex Peredea kontseilaria, Jon Pacheco jokalari elizondotarra, Juan Maria Amiano Realeko jokalari ohia eta Lekarozen jaioa, eta Mitxel Loinaz izan ziren ekitaldi polit horretan eta talde berriaren izena daraman kamiseta eman zieten Guillermo Quertier lagunarteko presidenteari. Egun atsegina izan zuten guztiek, opari-trukea eta, batez ere, giro txuri-urdin bikaina izan zen, lagunarte berri honi ongi etorria emateko. Ongi etorri, ‘Baztandarrak Realarekin’.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin