Atzoko Reala eta FC Barcelonaren arteko neurketan, klub txuri-urdinak zozketa bat burutu zuen Anoetara etorri ziren abonatu guztien artean. Atsedenaldian, Donostiako estadioaren bideomarkagailuan, irabazlearen erreferentzia zenbakia ezagutzera eman zen: 156564. Zorioneko abonatuari bere abonua oparituko zaio.Realean Anoetara joatea saritu nahi dugu, gure abonudunen konpromisoaren eta leialtasunaren isla delako. Horregatik, Anoetan jokatzen ari diren partida guztietan, abonu bat oparitzen ari gara talde txuri-urdina animatzera joaten diren abonudun guztien artean. Ez egin huts Anoetan, taldeak eskertuko dizu eta gainera abonua doan eraman dezakezu. Gora Reala!
