Gaur 40 urte betetzen dira gure historiako egunik handienetik. El Molinonen partidako azken minutuan, dena galduta zegoela, Jesus Mari Zamorak ligako lehen titulua ematen zigun gola lortu zuen. Une horrek gure klubaren bilakaera markatu zuen.
Une ahaztezin hori gogoratzeko talde txapeldunaren omenezko 'Gol de la Real' dokumentala estreinatuko dugu RSTVn eta Youtubeko gure katean.
Lan horretan, plantilla mitiko hartako kide guztiak elkartu ditugu egun historiko hura gogoratzeko. Elkarrizketak, argitaratu gabeko irudiak, Gijonen izan ziren zaleen testigantzak, eta askoz gehiago documental hunkigarri honetan. Oilo ipurdia jarriko zaigu ikustean, Josean Alcortaren ahotsa entzuten dugun bakoitzean bezala: "Gol de la Real, gol de la Real…!”.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin