JAVIER DONES

Domina bat Espainiako Unibertsitate Txapelketan

Aire libreko denboraldia aurrera doa eta Realeko atletek hainbat lehiaketetan hartu dute parte asteburu honetan. Garrantzitsuena Andujarren jokatu da, Espainiako Unibertsitate Txapelketa hain zuzen ere, non Javier Donesek brontzeko domina lortu duen 110 hesidun metroetan 14.53ko denbora eginez. 400 metroetan Gen Estaeban Andreuk seigarren postuan amaitu zuen 48.67ko denborarekin.

Bestalde, Anoetako Miniestadioan larunbatean eginiko marka kontrolean Aitor Urkia gazteak 66,90 metrotraino bidali zuen mailua, metro eta hamar zentimetrora geratuz junio mundialerako marka minimotik.

Gainera, eskolako atletek Ordizian hartu zuten parte Gipuzkoako eskolen arteko txapelketan, goiz atsegina pasaz eta kirol honekin gozatuz.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!