Realeko atletismo taldeak Ohorezko Mailako kluben ligako finalean emaitza zoragarria lortu zuen. Txuri-urdinek Playas de Castellón (txapelduna) eta FC Barcelona taldeak izan zituzten bakarrik aurretik La Nucian jokatu zen finalean. Hala ere, hirugarren postu horrek ez zion balio izan liga podiumean amaitzeko. Izan ere, finalean laugarren izan zen Atletismo Numantinoak puntu bat gehiago lortu zuen sailkapen nagusian.
Realak maila ona eman zuen. Jorge Torrek, sasoi bikainean, garaipena lortu zuen 1.500 metroetan, eta beste bi aktuazio garrantzitsu izan ziren. Ander Martinez de Rituerto gaztea, 5,20 metrorekin pertikan, bigarren izan zen eta 20 urte azpiko Munduko Txapelketarako marka minimoa lortu zuen. 4x100 erreleboan, Andoni Calbano, Aimar Arreitunandia, Xabier Picabea eta Joseba Larraurik, 40.48ko markarekin, 1987ko Gipuzkoako errekor absolutua hobetu zuten.
Kluben arteko liga amaitu ondoren, bi aste barru Nerjan (Malaga) jokatuko da Espainiako Txapelketa absolutua, non Realeko atleta ugari egongo diren.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin