Donostiako Udalaren Batzarrak gaur goizean Anoetaren erreformaren Plan Berezia berretsi du. Pasa den azaroaren 9an Tokiko Gobernu Batzordeak onartu ondoren, gaur Donostiako udalbatzak behin betiko aurrerapausoa eman du. Hemendik aurrera, Anoeta Kiroldegiak Estadioaren obren eskaintza egin beharko du, lehiaketa publiko baten bidez eta Realarekin finantziazio moduetan bat etorri.
1. Anoetaren birmoldaketa, Anoetako Estadioa eta estadio txikia barne daudelarik, lau taldeen arteko helburu partekatua da. Uste dugu, birmoldaketa hiriaren intereserako dela. Estadioaren kasuan ikusleen ikuspena nabarmen hobetuko da; segurtasuna handituko da; nazioarteko lehiaketak hartzea ahalbideratuko du eta, gainera, UEFAk eskatzen dituen beste hainbat baldintza beteko ditu. Irisgarritasun arazoei konponbidea emango zaie, rugbya praktikatzeko dimentsioak ere izango ditu eta kirol ekipamenduak ez direnak ere hobetuko ditu, bereziki Kultur Etxearenak.
Estadio txikian, aldiz, honakoak egingo dira; harmailak handituko dira eta horien azpialdean hainbat kirol-zerbitzu jarriko dira- besteak beste, beroketa ariketak egiteko gunea eta gimnasio bat-; inguruko pista aldatuko da eta egungo pistara moldatuko zaio, betiere IAFF erakundearen eskaerak betez, II. mailakoa bezala homologatua izan dadin. Azken finean, interes publikoa da birmoldaketaren oinarria.
2. Aurreko gogoetak kontuan izanik, lau udal-taldeek Plan Berezia babestuko dugu birmoldaketa ekiteko, behar diren izapideak betez. Anoeta Kiroldegiak egingo du zuzenean exekuzioa, behin kontuak ikuskatuta, exekuzio proiektua osatuta eta Estadio txikiaren exekuziozko proiektua idatzita.
3. Udal-taldeek, era berean, segidako konpromisoa hartzen dute: Udalak Anoeta Kiroldegira inolako ekarpen ekonomikorik ez egitea Anoetako birmoldaketarako, eta Anoeta kiroldegiak finantziazio proiektu bateratu batean lan egiteko, betiere, beste erakunde eta Real Sociedadeko ekarpenetan oinarrituta.
4. Behin birmoldaketa burutu ondoren, bai Estadio eta bai estadio txikia, udal-ondarea izaten jarraituko dute, eta Anoeta Kiroldegia emakidaduna izango da
5. Birmoldaketen obren barnean Ernest Lluch kultur etxearenak egongo dira. Eta horren obra esleipendunaren ardura izango da, baita obren eraginpean egongo diren urbanizazioaren berritze lanak.