Ekitaldia Kursaalen jokatuko da, eta lehiaketaren jarraitzaileak bilduko ditu. Gainera, doako jarduera ugariz gozatuko dute.
Donostiak LALIGA FC Pro Cup txapelketa hartuko du lehen aldiz. Txapelketa Kursaal Kongresu Jauregian izango da, apirilaren 6an eta 7an, hiria lehiaketaren kolorez jantziko duen ekitaldi handi baten barruan. Horrela, Realak e-sporten munduan erreferentziazko kluba izateko asmoa bultzatzen du, hazkunde-potentzial handia duen sektorea adin guztietako publikoarentzat. Kilian Pita, Realeko esport-jokalari profesionala, sektore honetan Zidane10 bezala ezagutua, izango da klubaren ordezkaria txapelketa honetan, eta ziur Kursaaleko harmailetan realzale ugari izango dituela lagun.
Ekitaldia Donostia esporten mundura hurbiltzeko aukera ematen du, eta Realak, Donostiako Sustapenak, LaLigak eta Kursaal Jauregiak egindako lan eta apustu partekatuari esker iritsiko da Donostiara. LALIGA FC Pro Cup bi egunetan zehar jokatuko da. Bertan, txapelketako partidak eta publikoari irekitako jarduerak konbinatuko dira. Ekitaldiaren aurkezpena Ane Oyarbide Ekonomia eta tokiko Enplegu zinegotziak, Iñigo Olaizola Donostiako Sustapeneko zuzendari gerenteak eta Alfredo Bermejo LaLigako Estrategia Digitaleko zuzendariak egin zuten.