DENBORALDI BERRIRAKO ESPORTS JOKALARI BERRIA

Ongi etorri, Nicolás

Heldu da datorren denboraldirako gure eSports jokalari berria. Argentinako Nicolás Villalba, gaming eszenan @nicolas99fc izenez ezaguna eta munduko jokalari onenetako bat, arduratuko da etapa berri honetan elastiko txuri-urdina defenditzeaz.

Bere palmaresetik, nabarmentzen dira 2022ko eChampions League, 2024 eta 2025eko LALIGA FC Pro, eta 2024ko LALIGA FC Pro Cup tituluak. Maila ikaragarrian dator Realaren atal honetarako indartze bikain hau, azken denboraldietako arrakasta handien ondoren —2025eko eChampions League barne— esparru honetan ere mugarri izaten jarraitu nahi baitugu.

Gizonezkoen taldeko lehen taldeko jokalariek sinatutako elastikoaren zozketa

Fitxaketa handi hau ospatzeko, eSports-eko elastiko berria zozkatuko dugu, gizonezkoen lehen taldeko jokalariek sinatua. Lortzeko, jarraitu argitalpen honetan aurkituko dituzun jarraibideak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!