‘Donostiarra Bartzelona’-k bihar lagunarteen torneoan parte hartuko du Bartzelonan

Realeko ‘Donostiarra Bartzelona’ lagunarteak bihar igandean Bartzelonan lagunarteen arteko torneo batean parte hartuko du. Guztira, hamabi lagunartek parte hartuko dute eta hauen artean, Sevilla, Betis, Athletic Club, Celta de Vigo edo Deportivo de la Coruña klubetako lagunarteak daude. Vall d´Hebrón Teixonera futbol zelaietan, goizeko 9:00etatik 15:00etara, txalpelketa polit batean jokatuko dute, helburua haien arteko adiskidetasuna bultzatzea izanik. ‘Peña sevillista a 1.000 kilómetros de Nervión’ eta ‘Peña deportivista de Barcelona’ antolatuta, torneoan ere ‘Penya Alabèscat’, ‘Filial River Plate Barcelona’, ‘Peña celtista Blaucel’, ‘Peña deportivista Miau Miau’, ‘Peña Athletic Club Lehoi Beltz Barcelona’, ‘Peña Juvenil 1991 del Espanyol’, ‘Peña zaragocista de Catalunya Alfonso Solans Serrano’, ‘Roma Club Barcelona’ eta ‘Peña bética cultural Olesa de Montserrat’ parte hartuko dute. Giro ona ziurtaturik dago.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!