JUBENILEN NAZIONAL LIGA

Easo, txapeldun!

Easo Jubenilen Nazional Ligako txapeldun atera da gaur arratsaldean. Zubietako z4 zelaian Athletic Cluberi bat eta huts irabazita, Unai Gazpiok zuzendutako taldea txapeldun bihurtu da azken jardunaldian. Txuri-urdinek Euskal Federazioko zuzendaria den Ramon Azkarateren eskutik jaso dute garaikurra. Kirol emaitzen jokalarien hazkuntzarekin bat etorri dira, egunero hobetuz entrenamenduetan eta lehiaketan bere burua gaindituz. Zorionak!

Bestalde, Kadeteen Euskal Ligak gaur goizean jaso du txapeldunaren garaikurra. Gorka Vallek zuzendutakoek orain dela pare bat jardunaldi matematikoki lotu zuten lidertza eta gaur altxa dute kopa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!