Kongresua Genovan

ECA-ren batzarrean

Reala atzo eta gaur Genovan ospatu den European Club Association-en (ECA) hemeretzigarren batzordean izan da. Entitate txuri-urdina erakunde ospetsu honen kide da 2013ko irailetik LaLiga Santander-eko beste klub batzuekin batera (Reala, Athletic Club, Atletico de Madrid, FC Barcelona, Malaga CF, Real Madrid, Sevilla, Valencia eta Villarreal).

European Club Association erakunde independentea da eta honek europar kluben interesak defendatzen ditu. Erakunde honen helburuak kluben interesak dendatzea eta sustatzea da, UEFA-k antolaturiko kluben txapelketen garapen osasuntsuari laguntzea, futbolaren gobernantzan laguntzea, baita europar futbola oinarritzen den balore eta printzipioak babestu eta mantentzea ere.

Gai-zerrendako puntuen artean, Genovako gaurko bilera garrantzitsuan Andrea Agnelli hautatu da presidente berri bezala, Karl Heinz Rummeniggeri karguan erreleboa emanez. Horrez gain, 2021-2024 ziklorako txapelketen baldintzei buruz aritu dira.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!