Oroitzapenak oso berriak dira, atzo izan zela dirudi, baina gaur hilabete bete da Kopa irabazi genuenetik. Egoera zaila izan arren, inork ezin izango du ahaztu gola sartu genuenean zer egiten zuen, nola eta norekin ospatu zuen… eta pribilegiatu gutxi batzuek finala Sevillan bizi izan zutela kontatu ahal izango dute.
Kasu horietako bat El Sur Laguntaldea izan zen. Bere kideek eguna ahalik eta gehien gozatu zuten, mugen barruan. Andaluziako Laguntaldeak ia osoa berak egindako bideo hunkigarri honetan, bere larunbata nolakoa izan zen ikus daiteke. Bere emozioak familia txuri urdin osoa irudikatzen du. Eskerrik asko, El Sur Laguntaldea!
NH Hoteles zozketa: Zein hoteletan hartu zuen ostatu Realak?
Sevillako egun ahaztezin horren irudi politak aprobetxatuz, NH Hotelesek babestutako zozketa bat aktibatu dugu ostegunera arte. Youtuben honako galdera honi erantzun beharko diozu: zein hoteletan hartu zuen ostatu Realak finalean zehar?
Gure youtubeko kanalean harpidetzen diren eta bideo horretako iruzkinetan zuzen erantzuten duten pertsonen artean, txapeldunen hotelean bi lagunentzako asteburu bateko egonaldia zozketatuko dugu (osasun-egoerak uzten duenean).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin