REAL SOCIEDAD 0-1 SD EIBAR

Egun txarra

Vídeo

Realak porrota jaso du gaur goizean Zubietan Eibarren aurka jokatutako gipuzkoarren arteko derbian huts eta bateko emaitzarekin. Donostiarren nagusitasuna eta aukerak ez dute fruiturik aurkitu.

Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian, baina kanpokoen eraginkortasuna erabakigarria izan da. Lehen aukera bikaina Franssiren bidez iritsi da, baina bere errematea Mieresek urrundu du. Eibartarrak kontraerasoan abisatzen hasi dira eta eskuin hegaletik egindako jokaldi batean, Kgatlanaren erdiraketa Navarrok errematatu du lehen gola egiteko. Behin eta berriz saiatu dira eta partida menderatzen jarraitu dute donostiarrek, kanpokoen atezainarekin etengabe topo eginez; izan ere, berak beste bitan saihestu du gola, Leirek eta Tejadak egindako erremateekin.

Bigarren zatian, gauza bera: aukerak bata bestearen atzetik eta etengabeko jokaldi arriskutsuak. Amaiurrek zutoinarekin egin du topo buruz egindako errematearen ostean, eta Nahikarik hartutako aldaratzeak Mieresek hartu du. Handik gutxira, Nereak beste jaurtiketa bat egin du, baloiak zutoinean joz. Eta azken aukera argia Nahikariren errematea izan da, gutxigatik kanpora joan dena. Azken txanpan partida hautsi egin da, txuri-urdinek aurrera egin eta eibartarrek kontraerasoan arrisku handia sortu dute. Baina markagailua ez da berriro mugitu. Pena bat.

Gaur ez zen eguna guretzat, era guztietan saiatu ostean, baina zorterik eta arrakastarik izan gabe. Orain, selekzioen neurketan izango dira eta, bi aste barru, beste hitzordu bat Zubietan EDG Logroñoren aurka. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Nanclares, Lucia, N. Mendoza, Tejada, Nuria R. (Cecilia, min. 59), Maitane (Itxaso, min. 71), L. Baños (Palacios, min. 59), Amaiur (Bárbara, min. 71), N. Eizagirre, Franssi eta Nahikari (Gemma, min. 82).

SD Eibar: M. Mieres, Ane Perez, Q. Gomez (Matlou, min. 90), E. Aizpurua, M. Llompart (Yonei, min. 63), Altonaga (Torras, min. 82), Morera, Kgatlana, Navarro (Aparicio, min. 63), Elorza (Cardozo, min. 90) eta J. Lopez.

Gola: 0-1: Navarro, min. 18

Epailea: Pelaez Arnillas. Txartel horia erakutsi dio etxeko L. Bañosi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!