Gaurko partidak bezalakoagatik maite dugu kirola. Garrantzi handiko partidak. Sari potoloa ematen dizutenak edota sari xumearekin konformatzera behartzen dizutenak. Realak UEFA Europa Leagueko hurrengo faserako txartela izango du jokoan gaur arratsaldean PSV Eindhovenen aurka. Irabaztea arrakastaren sinonimoa izango da. Hori egin ezean, Conference Leagueko sari txikiagoa jasoko du.
Holandarrak europar historiko bat dira. Txapeldunen Ligan lehiatzera ohituta, berdinketak balio dielako koltxoiarekin iritsiko dira Donostiara. Roger Schmidten taldea talde lehiakorra da, jokozalea, eta ohituta dago horrelako lehietara. Benetako partida.
Aurrera egin edo bidea aldatu. Indartze animikoa eduki edo Europako eszenatoki aldaketa onartzea. Txuri-urdinen anbizioa argia da, onenekin lehiatu nahi baitute. Azken hilabeteetan egin dute, eta hor jarraitu nahi dute. Hazteko modurik onena da, izateko modurik onena. Goazen guztiaren bila. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin