REAL SOCIEDAD - ATHLETIC CLUB (MIERCOLES, 19:00)

EH Kopa jokoan

Realak asteazken honetan, abuztuaren 19an, hitzordu berezia izango du. Txuri urdinak EH Kopako finala jokatuko dute Athletic Cluben aurka, 19:00etan, Irungo Stadium Galen. Maila handiko neurketa izango da, euskal emakumezkoen futbolaren bi erreferente nagusiren artekoa, eta titulua izango dute jokoan.

Donostiako taldea ilusioz iritsiko da hitzordu garrantzitsu honetara, garaikurra irabazi eta denboraldi berriari begirako prestaketan aurrera egiten jarraitzeko asmoz. Gainera, taldea hazten eta bere maila neurtzen jarraitzeko beste aukera bat izango da, Londresera abiatu aurretik.

EH Kopa asteazken honetan erabakiko da Stadium Galen, emozioa, berdintasuna eta harmailetan giro bikaina agintzen dituen finalean. Neurketa zuzenean jarraitu ahal izango da EITBren bidez.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!