Ehun ume baino gehiago bihartik aurrera Aste Santua Realarekin

Ehun ume baino gehiagok Aste Santua Realarekin edizio berrian disfrutatuko dute, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza eta 2001 eta 2005 urteetan jaiotako neska-mutilentzat zuzenduta dagoena, bi urteak barne. Bihar hasiko da eta 150 umek gehienez hartzen dute parte Zubieta XXI instalazioetan, non parte hartzen dutenek bere idoloak gertutik ezagutzeko eta RS metodologiarekin ikasteko aukera izango dute. Bestalde, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ‘Udara Realarekin’ ekimenean izena emateko epea zabalik dago. Aurreko edizioetan bezala, ‘Udara Realarekin’ proposamenean hiru jarduera daude: RS Campusa, Udako txapelketak (RS Udalekuak) eta RS Nesken Campus esklusiboa, 1998. eta 2005. urteen bitartean (biak barne) jaiotako neskentzat bakarrik, besteak beste futbola eta hockeya nahastuta dibertitzeko. Hiru ekintza horietan izena emateko epea datorren ekainaren 20an itxiko da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!