1.066 SARRERA

Eindhoveni buruzko informazioa

Realak irailaren 16an egingo du debuta Europa Leaguen, Eindhovenen (21ean). Klub txuri urdinak 1.066 sarrera izango ditu guztira bere bazkideentzat Philips Stadiumen jokatuko den partidari begira. Sarrerak honela banatuko dira:

-Bihartik aurrera, 916 sarrera eskainiko zaizkie gure bazkideei gure webgunearen eta App-aren bitartez.

-Bihartik aurrera, 150 sarrera eskainiko zaizkie gure bazkideei, Halcon Bidaiak eskainitako bidaia pack batean. Informazio gehiago beheko lerroetan.

Sarrerek 30 euroko prezio bakarra izango dute. Bazkideek sarrera erreserbatu ahal izango dute beraientzat eta bazkidea den edo ez den beste lagun batentzat, bai klubaren bidez bai Halcon Bidaiak pack-aren bidez. Formularioak bihar aktibatuko dira. Sarrerak inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira. 

Halcon Bidaiak-en eskaintza

Bihar zehaztuko da Halcon Bidaiak eskainiko duen bidaia pack-a. Gehienez 150 sarrera bideratuko dira Halcon Bidaiak empresaren bitartez. Pack hau (joan-etorria eta sarrera) hegaldia antolatzeko eta egonaldia antolatzeko behar adina pertsona iristearen balditzapean egongo da. Pack-a erosteko aurre-izen-ematea ere, bihar aktibatuko da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!