Jada abenduaren 2an El Sadarren jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 575 sarrera jasoko ditu, 25 euroko prezio bakarrean.
- 400 sarrera bazkideen eta RS Fan-en eskaeretarako.
- 85 sarrera klubaren konpromisoetarako.
- 90 sarrera languntaldeentzat.
Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez esklusiboa izango da gure bazkideentza eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik abenduaren 27ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea hilak 27an 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak eta laguntzaileak bazkideak edo RS Fan izan behar dute.
Behin eskaera epea bukatzen denean, kupoa gainditzen bada zozketa egingo da eskaera egin duten guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da.
Mesedez, bete itzazu inprimakiak Iruñera joango diren pertsonen datuekin, ez baita izen-aldaketarik onartuko txarteldegian ordaintzerakoan. Bikoiztutako eskaerak ere ez dira zenbatuko. Estadiora sartzean, sarrera bakoitzari esleitutako izena egiaztatuko da, pertsona horren NANarekin.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin