'El Txiringo' kirolari eta, bereziki, futbolari buruzko solasaldi zoroa da. Korner, Kultura & Futbol Festibalaren barruan dago eta emanaldi bakarra izango du, gaur arratsaldean izango dena Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Anartz Zuazua da obraren zuzendaria, eta Borobil Teatroa konpainiarena da ikuskizuna. Asteleheneko prentsaurrekoan, antzezlana aurkeztu zenean, Iñaki Gabarain, Ernest Lluch Kultur Elkarteko zuzendaria, Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioko zuzendaria eta Asier Sota, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza, aktoreak, izan ziren. Sarreraren prezioa 10 eurokoa da eta Antzoki Zaharrean bertan eta Donostia Kulturako webgunean eros daiteke.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin