Elkarrizketa digitalean disfrutatu zuen

Vídeo
Willian Jose denboraldiko lehen elkarrizketa digitalaren protagonista izan da. Entrenamendua amaitu ondoren, aurrelari txuri-urdinak, zuzenean Real Socedad TV-ren bidez, zaleek Twitter sare sozialean utzitako 20 galdera onenak erantzun ditu. Futbolariak une atsegina pasa du kirol arloko eta galdera pertsonalagoak erantzuten. Reala hiru hitzetan definitu du "anbizioa, familia eta poztasuna". Elkarrizketa amaitu ostean, jokalariak bere zenbakia erabaki du, 12a, eta 12. galdera izan da irabazlea. Beñat Garciak jokalariak sinatutako entrenamendu kamiseta irabazi du. Bideo osoa ikusi nahi duzu? Play-era eman.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!