BETERANOAK

Emaitza bikainak Madrilen

Realeko lau atleta beterano parte hartu zuten aurreko astean Madrilgo pista estalian Europako Master Txapelketan: Javi Pascual, Jonathan Perez, Javi Bazo eta Pablo Muñoz. Emaitza bikainak lortu zituzten eta etxera itzuli ziren domin banarekin.

Txuri-urdin aipagarriena Pablo Muñoz izan zen. Iraupen-erdiko lasterkariak garaipena eskuratu zuen 800 eta 1.500 metroko proban (M-35 mailan), distantzia motzean Javi Bazo taldekidea podiumean lagun zuelarik. 35 urte baina helduagoen pertika finalean, Jonathan Perez arrasatearrak zilarrezko domina eskuratu zuen. Javi Pascualek, bere itzuleran, hirugarren amaitu zuen 45 urte baino helduagoen 60 metro hesitan.

Balantzen bikaina beraz, lau txuri-urdin eta bost domina.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!