HARROBIA

Emaitza onak

Gure harrobiko taldeak denboraldia amaitzen ari dira kurtsoko azken txapelketak jokatuz. Ondorengo lerrotan, asteburuak eman dituen emaitzak laburbilduko dira. 

Infantila

Infantil taldeak Bartzelonara bidaiatu zuen Cerdanyola Cup-a jokatzeko. Multzo fase on baten ondoren, final-zortzirenetan galdu zuten txuri-urdinek Real Zaragozaren aurka (1-0). 

Emakumezkoen Infantila

Azpeitia Cup-ean, Infantil taldeak, klub konbenituetatik iritsitako jokalariekin, azken fasera sailkatzetik gertu egon zen. Lehen fasean, txuri-urdinek berdinketa bat besterik ez zuten eman. Porrota Pauldarrak-en aurka (1-0), berdinketa Aurrera de Vitoriaren aurka (0-0) eta garaipena Escuela de la RFEF-en aurka (0-4), bigarren sailkatu zuen Reala, azken fasera sailkatu ezinik.

Infantil Txikia

Lehen urteko infantilak Parisera egin zuten bidaia KB Foot Cupean jokatzeko. Gipuzkoarrek txapelketa bikaina burutu zuten, finala jokatzera iritsita. Tituloaren borrokan, FC Sochaux-Montbéliard-ek 1-0 irabazi zuen. 

Alebinak

Bost txapelketa guztira jokatu zituzten gure alebin taldeek.

Horietako batek Vila-real-era egin zuen bidaia XXVI. LaLiga Promises txapelketan parte hartzeko. Txuri-urdinak final-laurdenetan geratu ziren kanpoan Real Madrid CF-en aurka 3-0 galdu eta gero. Ez zen ondo hasi txapelketa gure taldearentzat, porrota RCD Espanyolen aurka (5-1). Txuri-urdinek erreakzionatu egin zuten bigarrenean, garaipena CA Osasunaren aurka (3-0). Lehen fasea porrot batekin Real Madriden aurka (2-0) eta garaipen batekin Deportivo Alavesen aurka (2-1) itxi zen. Final-zortzirenetan, gipuzkoarrek garaipena lortu zuten Realaren aurka (0-1).

Cerdanyola Cupean, laugarren postua Realarentzat. Multzo fase on baten ondoren eta final-zortziren eta final-laurdenak pasa ondoren, txuri-urdinek ezin izan zute Mallorcarekin final-erdietan. Hirrugarren posturako lehian, UD Almeriak 2-1 garaitu zuen Reala.

Bosgarren postua XIII ‘San Bernabe’ Txapelketan. Multzo fasea zaila aurkeztu zen FC Barcelona, RC Celta de Vigo, Real Valladolid eta etxeko Valvanera CD-rekin. Errioxarrei eta gaztelarrei garaitu eta katalan eta galiziarren aurka galdu zuten gipuzkoarrek. Igandeko lehian, Realak CD Numancia 6-0 garaitu zuen, bosgarren postua lorturik.

Garaipena IV. Urtzi Gurrutxaga Memorialean. Txuri-urdinak lehenak sailkatu ziren multzo fasean eta kanporaketak gainditzen joan ziren finalera arte, bertan Martutene 2-3 garaituta.

Bidasoako Futbol Eskolen X. Txapelketan, CD Mariñok antolatua, Realak ondorengo emaitzak lortu zituen. Banako berdinketa Real Union eta Touring KE-ren aurka, porrota Sporting de Herreraren aurka (0-1) eta garaipena Pasaia KE-ren aurka (1-0). 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!