Sansek 3-1 irabazi dio Osasuna Promesasi gaur goizean Zubietan. Gure filialak, bigarren zati bikain bati esker, Xabi Huarteren atsedenaldiaren aurretik sartutako golari buelta ematea lortu du, hiru puntu berri lortzeko eta playoff postuetan finkatzeko.
Lehen zatia oso parekatua egon da eta bi taldeentzat abaguneak izan dira. Txuri-urdinen onena Agotek izan du partida hasi eta berehala, atezainak azken momentuan urrundu duen erremate batekin. Gorritxoek bereak izan dituzte, guztiak Jon Garciaren bitartez, baina Fraga bikain aritu da gola saihestuz. Orobengoak, atsedenaldia baino pixka bat lehenago, donostiarrak aurreratzeko aukera izan du Valenciak harrapatu duen jaurtiketa batekin. Jon Garciak, langan jo duen falta zuzen batekin, arriskua sortu du berriro Osasunaren filialarentzat. Lehen zatiko azken jokaldian Xabi Huarteren erremate gurutzatuari esker kanpokoak markagailuan aurreratu dira.
Txuri-urdinak nagusi atera dira aldageletatik igaro ostean. Hainbat hurbilketa arriskutsuren ondoren, Mikel Rodriguezek lehia berdintzea lortu du, area barruan aldaratze bat aprobetxatu eta ezkerkada on batekin definituta. Amaierarako ordu laurden falta zenean, Osazuwak markagailua irauli du Mikel Rodriguezen pase sakon baten eta Eder Garciaren asistentziaren ondoren. Luzapenean, Orobengoak partida erabakita utzi du area barruan bere aldaratzea aprobetxatu eta bigarren zati ikusgarria itxi ondoren.
Emaitzari buelta eman eta hiru puntu berri playoff postuetan mantentzen den gure filialarentzat. Datorren asteburuan, filialen arteko beste lehia, oraingoan FC Barça Atlètic taldearen aurka. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
Sanse: Fraga, Rupérez, Beitia, P. Rodríguez (kap.) (Merino, min. 74), Balda, E. García (Caronell, min. 85), Lebarbier, Díaz (Ramírez, min. 57), Mariezkurrena (Osazuwa, min. 74), Agote (Ramírez, min. 57) eta Orobengoa.
Osasuna Promesas: P. Valencia, Diego M., I. Garriz (kap.), D. Espejo (C. Mutilva, min. 78), Toni Herrero, Mauro, A. Osambela, Noel López (Anai, min. 61), Jon García, Xabi H. (C. Lumbreras, min. 78) eta Dani Sancho (Asier Bonel, min. 69).
Golak: 0-1: Xabi H., min. 44; 1-1: M. Rodríguez, min. 64; 2-1: Osazuwa, min. 80; 3-1: Orobengoa, min. 91.
Epailea: García Riesgo. Txartel horia erakutsi die etxeko Mariezkurrena eta Lebarbierri eta kanpoko A. Osambela, D. Espejo, Toni Herrero eta Diego M.-ri.