REAL SOCIEDAD-VALENCIA CF (igandea, 16:00)

Eman izena Zubietako estreinaldirako

Realak debuta egingo du igande honetan 'Primera Iberdrola'n CF Valencia-ren aurka Zubietan (z7 zelaia, 16:00etan). Neurri sanitarioek bere horretan jarraitzen dutenez, gure bazkideek aldez aurretik eman beharko dute izena emakumezkoen taldearen debutara joan ahal izateko.

Izena emateko formularioa gaurtik irailaren 2ra arte egongo da aktibatuta. Eskaeren kopuruak agintariek z7 eremuan baimendutako gehieneko edukiera gainditzen badu, egun horretan bertan, irailak 2, zozketa bat egingo da izena eman duten guztien artean.

Izena emateko epea amaitutakoan, posta elektronikoz harremanetan jarriko dira izena eman duten pertsonekin, partidan egongo direla berresteko. Kasu honetan, ez da beharrezkoa izango sarrera bat ateratzea, nahikoa izango baita sarbidean bazkide-txartela aurkeztea.

Edukiera-mugak direla eta, partidara joan nahi duten bazkideei eskatzen diegu sarrera erreserbatzeko, soilik joan ahal izango direla bermatzen badute. Klubak partidara joango direla baieztatzen dien pertsona guztiek kirol-instalakuntzan ezarritako osasun-arauak bete beharko dituzte.

- Garaiz joan, jende-pilaketak eta sarrerako langileen lana saihesteko.

- Nahitaezkoa izango da maskarila une oro erabiltzea, eta harmailetako hainbat puntutan gel hidroalkoholikoaren hartuneak egongo dira.

- Zubietarako sarbidea z7 zelaitik, eremu horretako aparkalekua erabili ahalko da. Aparkaleku horretara erraustegirako bide berritik sartzen da.

- Harmailetara sartzean, bazkide-txartela eta bazkide bakoitzaren NANa eskatuko dira, nor den egiaztatzeko.

- Zubietako arduradunen eta txapelen jarraibideak bete. Baldintzak betetzen ez badira, instalaziotik kanporatu ahal izango dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!